XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Inpernuratzeko aaltasuna, diteken tasuna gorputz-oiñazeekin naastea, Kristo'ren itzak oker ulertzea omen da.

Gorputz-miñak idurizki (figurativamente) erabiltzeak ere, aurreko lerroen indarra ez du aultzen.

Bijoakit galdera: Gogozko miña, ots, Jainkoa aurrez-aurre egundo ez dastatzea, gorputzezkoaren baiño askoz barrutiagoa, penagarriagoa ez al da izango?

Arima obenez galtzen duana, gaiztokiko betiko oiñazetan erortzen dala diñoten Kristo'ren esanik, agerpena donean ez omen da agiri.

Kondenazioaren zertasuna, adimen argiz gureganatzen saiatzea, uskeritan denbora galtzea deritzaio.

Betikotasunaren barruti-zelaietan gizon almenak ezer gutxi dezake.

Etsai-tulunbioan dirauten gorputz-animen zorigaitzak, Kristo'ren agerpenetan ez du xederik; bai ordea, kontradizioak.

Berak esanak ez dira itzez-itz erabakitzekoak.

Hallesby'k garbitasun meenean Schfedup'en asmoak gartsuki lurperatzen ditu.

Gaiñera, oiñaze gabeko gaiztokia egi bailitzan onartzea, katolikotasun mintzairan, oso trakets, illun itzegitea da.

Inpernuak, benetako zuzentasun barruan dagonez, alderdi onak besterik ez dakarzkigu, zuzentasuna lege dan tokian.

Bonum est faciendum malumque vitandum sustraia, denok naturaz dakigu.

Ara emen gaiztakeri ta onaren ikurrin bi.

Gudan nor garaille? Arek saria irabazia.

Beraz, Jainkoaren sariak zuzenki neurtuak dira.

Gaiztokiaren etxea, osoki, betikotasuna aaztutzeke, altxa bearrean gera, gogozko ta gorputz-oiñazeak gai ditugula.

Idazti deunan dagozen agerpenak nai aiña argumentu, sendogarritzat, aurreratu dezaizkigukete.

Aizeak nundik bultza dabiltzan orrenbeste esamesa Orbis Catholicus aldizkari iturri-txorrotik edanikan dakizkit.

Erleak lorearekin egin oi duana egin dut: neretu.

Lurreko biztanleetara begirada labur bat irauli dezagun.

Ekonomi-jardunetan josorik nagusiak, sal-erosketa zaleak.

Buru, naimen, zentzuak eginkizun oiean urtutzen dijoazkie.